XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Drogamenpekoa bere ingurunean (pertsonarenean berarenean, familiakoan eta gizartekoan) barneratzen saiatzea, gizarteratzen saiatzeaz gainera.

c) Drogamenpekoei lan-munduan sartzen laguntzeko, pertsona horiek lanen bat aurkitzeko duten aukera areagotzeko programak aurrera eramatea. Bereziki era honetako jarduerak bultzatuko dira: enplegua lortzeko plan pertsonalak, lan egiteko norberaren ezaugarriak garatzea, lanbideei buruzko informazioa ematea enplegua lortu ahal izateko, eta lana lehiatsu bilatzeko teknikak. Era berean, drogamenpekoak trebatzeko eta lan-munduan errazago sartzeko heziketa-planak ezarriko dira.

d) Drogamenpekoek osasun-zerbitzuetan bazterkeria jasan dezaten saihestea. Pertsona horiek zerbitzu publiko guztietan normalizatuta dauden jardueren baitan egongo dira.

e) Gazteei dagokienez, taldeak osatzeko ekintzak bultzatzea; horren bidez, aurrezaintzako lan garrantzitsua burutzeaz gainera, bazterkeria jasaten duten gazteak gizarteratzeko tresna baliagarria edukiko da. Helburu hori lortzeko, bereziki hezkuntzako hainbat programa orokor aprobetxatuko dira, esate baterako lanbiderako gaikuntza lortzekoak, enplegukoak, etxebizitzenak eta gizarte-zerbitzuen sarekoak.

3. Drogamenpekoak benetan gizarteratzea bultzatzeko asmoz, aginte publikoek, gizarte-zerbitzuen sistemaren bidez, gizarteak drogamenpekotasuna ulertzeko duen modua aldatzeko beharrezko pausoak bultzatuko dituzte...